martes, 2 de mayo de 2017

Foro Zubi: Saio interesgarria!!




Zein saio interesgarri eduki genuen aurreko topaketan!!  Asier Gallastegi-ren eskutik irakaslego eta hezkuntza ulertzeko eta planteatzeko begirada berritzaile bat jaso genuen.  Zuzendarien artean atera genituen hausnarketak oso aberasgarriak izan ziren.  Honetaz gain, formato ezberdineko dinamika pare bat bizitzeko aukera eduki genuen.

Ondoren, ikasturte amaierari begira inkesta orokor bat burutzea erabaki genuen, hurrengo saioan datorren ikasturterako planteamendua egiteko informazio zuzena izateko asmoz.  Hurrengo saioak, Maiatzak 15 (astelehena) eta Maiatzak 26 (ostirala, AMAIERA SAIOA) izango dira.